miércoles, 10 de febrero de 2010

Josh Graham
















Argazkilari honen obra ikusgarria iruditu zait. Leku dramatiko eta abandonatuak aukeratu ditu bere argazkiak egiteko. Helburua leku dramatiko horietan sartzen den argi naturala aztertzea da, leku horiek dituen bakartasuna eta misterioa areagotuz. Argi sarrera hauek forma geometrikoetara limitatzen dira, espazioei izaera berezi bat emanez.

Asko gustatu zait argazkilari honen lana espazio hutsak beti asko erakarri didatelako, hau da, leku horiek lehen bizitza izan dutela pentsarazten dit, interes handikoa direla iruditzen zait.