domingo, 13 de diciembre de 2009

Museoaren antolaketa


1- Eraikin nagusia: Harrera + Denda + Jatetxea
2- Hitzaldi eraikina: Hitzaldi gelak + Gela tenporalak
3- Eskultura eraikina: Eskultura + Erretaula gela
4- Pintura eraikina: Pintura
5- Arkitektura eraikina: Arkitektura + Errestaurazio gela
6- Ofebreria + Ohial eraikina
7- Eraikin administratiboa: Bulegoak + Biltegia







viernes, 11 de diciembre de 2009

Ariketa txikia

Aurreko ideiarekin jarraituz, bi azal planteatu nahi ditut:

1- Barrukoa: Forma kurboak eta transluziodoa
2- Kanpoko azala: Koloreak, opako eta trasparente, gainazal lauak

Barruko gainazabal plantatzeko tupper-etan pentsatu dut, baina hobeto tupper handi bat. Tupper handia diñodanean plastikozko kaxa handi batez ari naz, arropa gordetzeko, edo favbriketan piezak eramateko erabiltzen direnak. Hauek alboetan biribildura bat daukate, eta horretaz baliatuko naz goiko gainazala egiteko.






















Kanpoko azala berriz metrakilatozko xaflekin egitea pentsatu dot, enpresa bat aurkitu baitut nire kasura oso ondo egokitzen diren plantxak egiten dituztenak:

Lotura honen bidez nahi dozun plantxak dituzte, sandwich motakoak. Nahi dozun kolore eta tamaina, baita barruko sandwicha izango duen forma.








Barruan sortuko zen efektua argi eta kolore joko bat izango zen, ni espazio hori imaginatzen dudadenean aurora borealaren irudia etortzen zait burura:



jueves, 10 de diciembre de 2009

Ariketa nagusia

Museo baten pentsatzen dudanean ibilbide bat etortzen zait burura, ibilbide luze bat. Museoan sartu eta berdin da aspertuta edo liluratuta zauden, ibilbidea amaitu behar dozu museotik irten ahal izateko.
Nire ustez hori arazo bat da, bisitaria derrigortzea da, beraz nire museoa zatitzea erabaki dot, ibilbide txikiak proposatuz, ibiltaria aukera dezake zenbat ikusi eta noraino heldu, araurik gabe, malgutasunez.
Horretarako aurrerago proposatutako ideiarekin jarraituko dut, harresiaren haustura. Nire helburua harresia egon zelaren erreferentzia bat lortzea da, jarraitasun hori lortzea bolumen zatituen bidez, baina aldi berean bolumenen kokapenaz baliatuz gune eta espazio bereziak lortu.



Bolumen bakoitzak museoaren zati bat dauka bere barne, horrela bisitariak zer ikusi nahi duen aukeratu ahal du guztia ikusi beharrean. Bolumen nagusi bat izango dugu, erdian okertuta dagoena. Bolumen hori izango da dena antolatzen duena, besteak hauen menpe egongo dira, forma eta materian desberdina izango baitu. Besteak nahiz eta tamaina eta forma desberdinekoak izan, hizkuntza berdinarekin eraikiko dira. Hobeto ulertzeko hona hemen bolumenen irudi batzuk:

















martes, 8 de diciembre de 2009

Harresiaren hausketa

Harresiaren kontzeptuarekin apurtu, berrinterpretazio berri bat eman harresiaren kontzeptuari.

Harresi modernoa = Eraikina = Batasuna= Harresi transparentea




Orainarte harresiz hitz eginten dogunean defentza elementuaz ari gara, banatzen duen elementu sendo eta gogorra, zeharkatzeko arazo bat suposatzen duena. Eskuetan dogun proiektuari begiratzen badiogu, nahiz eta XIX. mendean egin zen harresi horren aztarna soil batzuek geratu, muga hor geratu da. Alde batetik Ebro ibaia eta inguruneak daude, eta beste alde batetik hiria. Tarteko elementua harresi metaforikoa. Horregatik kontzeptu hau nirea egitea pentsatu dot, harresia berrinterpretatu nire helburua lortzeko : BATASUNA.
Horregatik harresiaren hausketaren metafora plantatzen dot, harresi transparente bat lortu izateko. Horretarako nire museoaz baliatuko naiz, eraikina 'harresi' transparente eta arin bat izango bailitzan.