jueves, 10 de diciembre de 2009

Ariketa nagusia

Museo baten pentsatzen dudanean ibilbide bat etortzen zait burura, ibilbide luze bat. Museoan sartu eta berdin da aspertuta edo liluratuta zauden, ibilbidea amaitu behar dozu museotik irten ahal izateko.
Nire ustez hori arazo bat da, bisitaria derrigortzea da, beraz nire museoa zatitzea erabaki dot, ibilbide txikiak proposatuz, ibiltaria aukera dezake zenbat ikusi eta noraino heldu, araurik gabe, malgutasunez.
Horretarako aurrerago proposatutako ideiarekin jarraituko dut, harresiaren haustura. Nire helburua harresia egon zelaren erreferentzia bat lortzea da, jarraitasun hori lortzea bolumen zatituen bidez, baina aldi berean bolumenen kokapenaz baliatuz gune eta espazio bereziak lortu.



Bolumen bakoitzak museoaren zati bat dauka bere barne, horrela bisitariak zer ikusi nahi duen aukeratu ahal du guztia ikusi beharrean. Bolumen nagusi bat izango dugu, erdian okertuta dagoena. Bolumen hori izango da dena antolatzen duena, besteak hauen menpe egongo dira, forma eta materian desberdina izango baitu. Besteak nahiz eta tamaina eta forma desberdinekoak izan, hizkuntza berdinarekin eraikiko dira. Hobeto ulertzeko hona hemen bolumenen irudi batzuk:

















No hay comentarios:

Publicar un comentario