miércoles, 2 de junio de 2010

Laburpen panelak




Daimiel Espezializazio Zentrua

2. zuloan proiektatutako eraikinean sartutako patioak Daimielen ikusitako Espezializazio zentruarekin harremana daukate. Patio horiek sortuko dituzten sentsazioak eta argi kutsuak antzekoak izango baitira. Hona hemen argazki batzuk patio horiek espazioari emango dieten izaera hobeto ulertzeko:





2. zuloa: Osasun Zentrua.

2.zuloko programa osasun zentro bat da. Beraz ezinbestekoa iruditu zait arazoak dituzten pertsonentzat beharrezkoak diren neurriak aztertzea. Eraikina proiektatzerakoan neurri minimoak errespetatzeko helburuarekin eta pertsona hauentzat barrerarik gabeko eraikin bat sortzeko: Neurriak ikusita espazio gehien behar dutenak elbarrituak dira, horregatik oinetan bi neurri hauek kontutan hartu ditut:


Lehengoak aulki baten doan pertsona batek 360ºko buelta emateko behar duen neurria da, eta bigarrena aulkia oinplantan behar duen neurria.

Eraikina planteatzerakoan hainbat gauza hartu ditut:
- Kalearen lerrokadura mantendu
- Aurretik zeuden etxeen patioa mantendu




Beraz komunikazio nukleo bat planteatu dut, eta bestetik eraikina. Nukleotik adar bat ateratzen da, oinplanta libre duelarik, eta eraikinera atzekaldetik sarrerak dituelarik.

Adar horren bidez, atzeko patioarekin pribatutasuna mantentzen da, eta aldi berean eraikinean tipologia garbi bat ahalbidetzen du. Patio batzuk sortu ditut argia sartzeko. Patio hauek argia emateaz gain erabileraren aldetik mesedegarriak dira, erabilerak argi eta garbi desberdinduz.

Behe oina: Eraikinera sarrera komunikazio nukleotik ematen da. Eraikinaren irteera barne patioan ematen da. Irteera hori planteatutako farmazia eta fisioarekin dago konektatuta. Hauetara barne patiotik ere sar daiteke, patio hau funtziorik gabeko gune bat izatea ekiditzeko.




Goi oinetan kontsultak daude, lau kontsulta solairuko. Adarra trantsizio gune bat da, 4 kontsulta horiekin konexioa egiten duena.



Bi patio planteatu ditut, bi funtzio nagusi dituztelarik:
1- Argi sarrerak.

2-Trantsizio gunetik kontsultarako tarteko espazioa, hau da kontsultak pribatutasun handigoa izatera laguntzen dute.



Mozketa honetan oso ondo ikusten da eraikinaren funtzionamendua. Alde batetik adarra dago, hau etxe pribatuen patioa eta eraikina banatzen ditu. Ikusten denez banaketa hau bisuala da bakarrik, behe oinean bi espazioak konektatuta baitaude.
Ikusten diren beste elementu garrantzitsu batzuk patioak dira, argi ikusten delako kontsulta eta komunikazio guneen arteko elementua dela, pribatutasunari indarra emanez.

Egitura altzairuzkoa da eta solairuak homigoizkoak aurreko zuloan bezala. Fatxadak harrizko aplakatuzkoak dira.

Espazio publiko bertikala

Mozketa honetan ondo ikusten da proiektuaren funtsa: Alde batetik nukleoa ikusten da, goikaldean dagoen espazio publikoarekin kontaktu zuzenean dagoelarik.
Egitura mixtoa da: Altzairuzko egitura eta hormigoizko solairuak. Guztia egurrezko aplakatu batetik dago itxita, aterpetxea izan ezik, aplakatua harrizkoa delarik.
Goikaldean dauden eraikin publikoak altzairuzko egitura daukate eta kristalezko oihal horma batez daude itxita. Helburua Logroñoko bistaz gozatzea da eta bistanleei aisialdirako gune desberdin bat eskeintzea.

Goikaldeko espazio guztia bisualki eta fisikoki dago kontaktuan, baita eraikinak ere. Aipatzekoa da bertan zeuden eraikinen integrazioa, beti ere haien espazioa errespetatuz eta euren egoera hobetuz. Lehen patio itxiak zeuzkaten lekuan patio ireki bat daukate eta gainera nukleoen bidez espazio publiko berri horretara joateko aukera daukate.

Zulo erresidentziala. Proiektua.

Etxeirla planteatzerakoan bi gauza hartu nituen kontutan:

1- Alde zaharraren kaleei erantzuna eman: Kale lerrokadura mantendu, inpaktu handirik ez sortzeko.
2- Dagoen plazari beharrezkoa den erantzuna ematea.


Behe oina, hemen nukleoetara sarrerak kokatzen dira. Erabilera desberdinak kokatu ditut espazio librearen inguruan: Behe oinean erabilera pribatuak daude.

- Haurtzaindegia: bertan bizi diren umeentzat. Gainera umeak kontrolatuta izateko barne patioan berdeguneak daude, haiek bakarrik jolasteko eta eraikin barrutik kontrolatzeko.

- Txokoa edo sozietatea: Sarrera kaletik dago baina patioarekin kontaktua daukate, bai bisuala bai fisikoa,haientzat berdegunea ere planteatuta baitago, jan eta gero berdegunean aisialdia izateko.

- Ginmasioa: sarrera kaletik dago, baina irteera barne patioan dago kokatua. Heziketa fisikoa egiten dauden bitartean patiora bistak dituzte.

- Estudioa beste kalera ematen du, pribatuagoa baita.

- Aterpetxea: Lagunentzako logela kolektiboak dira, behealdean motorrak eta bizikletak gordetzeko garajea dago, baita biltegia eta arropa garbitzeko gunea


Beraz patioa trantsizio gune bat bezala ikusi daiteke, edota bertan dauden pertsonentzat aisialdi puntu bat bezala. Nukleoetara sarrerak hor daude, bai patio barnetik bai kaleetatik. Kalea eta patioa batzen duten puntuak baitira. Hirurak independenteak dira puntu honetan, baina gora igo ahala adar desberdinak aterako dituzte asken puntuan lotura totala lortu arte.
Goi solairuetan etxeirla erresidentziala da, ingurua aztertuta hiru zatitan banatu dut erabilerari dagokionez:


1- Apartamendu gunea, non bizitzeko moduak ez dira guztiz konbentzionalak.
2- Aterpetxea, plazari ematen dio erantzuna, forma askeagoa baitauka. Lagun taldeentzako logela dira.



3- Gune erresidentzial konbentzionala. Duplexak planteatu ditut azalerak oso txikiak direlako eta horrela pasarela kopurua txikitzen delako.






Lehengo solairua:



Bigarren solairua:



Hirugarren solairua:


Amaitzeko goi solairua. Hemen lehen esan bezala espazio publikoa bertan kokatzen da. Jatetxea, Kafetegia eta izozki denda dago kokatuta, baita aisialdira nagusitzen den espazio berde handia.




NUKLEOAK. Adibidea adierazgarria Philippe Gazeau

Eraikina Parisen dago kokatuta, Rue de l’ Ourcq kalean.Eraikinak 23 etxebizitza ditu, bat duplexa delarik, eta “Correos” postetxearen langileentzat egin zen Philippe Gazeau-ren eskutik. Eraikin hau hartu dot adibide lez, nik planteatu ditudan nukleoekin antza handia duelako. Nukleo hauek nireak baino pribatuagoak dira, baina izaera eta lortu nahi dudan efektua berdina da.Egokia iruditu zait adibide hau jartzea nik ere egurrezko nukleoak planteatu ditudalako eta lortu nahi dudan atsegingarritasun sentsazio hori oso ondo ikusten delako eraikin honetan.

















Zulo erresidentziala


Aurreko aurre-entregarekiko eragozpenak:

1- Gehiegizko pasarela sarea. Solairu ia guztietan zehar errepikatzen ziren bolumen kutsua hartuz eta arintasun irudia galduz.
Honek erdiko espazioa lar kondizionatzen zuen, alde batetik argi sarrerak gutxitzen zitulako, itzal handiak sortuz, eta bestetik espazio librea murrizten zuelako.

2- Etxebizitza batzuetan argi eza, hegoaldean pasarela heltzen baitzen eta horrek fatxada zati handia kentzen zion.

Proposatutiko aldaketak:

1- Beste nukleo berri bat proposatu (hiru guztira), barne espazioa pasarela baten bidez ez zeharkatzeko.




2- Hiru nukleo hauek publikoak izango dira, lehen pribatuak baitziren. Orain espazio publiko BERTIKAL bat proposatuko dugu.




3- Nukleoak solairu bakoitzean adar eta konexio desberdinak izango dituzte. Hau da, behe solairuan guztiz independienteak, izango dira, goi solairuetan konexio desberdinak izango dituzte, eta azken solairuan guztiz konektatuak egongo dira



4- Hiru nukleoak goi solairuan batu egingo dira, herriarentzat espazio publiko bat sortuz. Bertan kafetegi bat, jatetxe bat eta izozki denda bat proposatuko ditut. Bertako gainontzeko espazioa berdea izango da, aisialdirako eta hiriaren bistaz gosatzeko egina baitago.



Beraz aurreko ideia aldatu egin da. Behe oinan trantsizio espazio bat sortuko da, non hiru nukleoak har daitezke, kale izaera duelarik. Berdegunea ere badago, behe oinan dauden zuzkidurei erantzuna emateko.

IDEA = NUKLEOAK = ZIRKULAZIO BERTIKALA = ESPAZIO PUBLIKOA