miércoles, 2 de junio de 2010

2. zuloa: Osasun Zentrua.

2.zuloko programa osasun zentro bat da. Beraz ezinbestekoa iruditu zait arazoak dituzten pertsonentzat beharrezkoak diren neurriak aztertzea. Eraikina proiektatzerakoan neurri minimoak errespetatzeko helburuarekin eta pertsona hauentzat barrerarik gabeko eraikin bat sortzeko: Neurriak ikusita espazio gehien behar dutenak elbarrituak dira, horregatik oinetan bi neurri hauek kontutan hartu ditut:


Lehengoak aulki baten doan pertsona batek 360ºko buelta emateko behar duen neurria da, eta bigarrena aulkia oinplantan behar duen neurria.

Eraikina planteatzerakoan hainbat gauza hartu ditut:
- Kalearen lerrokadura mantendu
- Aurretik zeuden etxeen patioa mantendu




Beraz komunikazio nukleo bat planteatu dut, eta bestetik eraikina. Nukleotik adar bat ateratzen da, oinplanta libre duelarik, eta eraikinera atzekaldetik sarrerak dituelarik.

Adar horren bidez, atzeko patioarekin pribatutasuna mantentzen da, eta aldi berean eraikinean tipologia garbi bat ahalbidetzen du. Patio batzuk sortu ditut argia sartzeko. Patio hauek argia emateaz gain erabileraren aldetik mesedegarriak dira, erabilerak argi eta garbi desberdinduz.

Behe oina: Eraikinera sarrera komunikazio nukleotik ematen da. Eraikinaren irteera barne patioan ematen da. Irteera hori planteatutako farmazia eta fisioarekin dago konektatuta. Hauetara barne patiotik ere sar daiteke, patio hau funtziorik gabeko gune bat izatea ekiditzeko.




Goi oinetan kontsultak daude, lau kontsulta solairuko. Adarra trantsizio gune bat da, 4 kontsulta horiekin konexioa egiten duena.



Bi patio planteatu ditut, bi funtzio nagusi dituztelarik:
1- Argi sarrerak.

2-Trantsizio gunetik kontsultarako tarteko espazioa, hau da kontsultak pribatutasun handigoa izatera laguntzen dute.



Mozketa honetan oso ondo ikusten da eraikinaren funtzionamendua. Alde batetik adarra dago, hau etxe pribatuen patioa eta eraikina banatzen ditu. Ikusten denez banaketa hau bisuala da bakarrik, behe oinean bi espazioak konektatuta baitaude.
Ikusten diren beste elementu garrantzitsu batzuk patioak dira, argi ikusten delako kontsulta eta komunikazio guneen arteko elementua dela, pribatutasunari indarra emanez.

Egitura altzairuzkoa da eta solairuak homigoizkoak aurreko zuloan bezala. Fatxadak harrizko aplakatuzkoak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario