Itxitura pentsatzerakoan burura heldu zitzaidan lehen elementua argia izan da. Nola sartu argia espazioan, sortuko dituen efektuak, sentsazioak...etab. Eraikinetan beti pentsatzen diren gauzak dira, argia ia beti da protagonista, beraz ni hausnarketa horri buelta ematea erabaki dot, garrantzia eta hausnarketa kontrako bidean bideratuz: ITZALAK
Mozketak ikusterakoan, bi azal desberditzen dira. Alde batetik barruko azala dago, espazioari izaera emango diona eta elizaren errepensentazioa ahalbidetuko duena. Itxituran pentsatzerakoan kristala erabiltzea pentsatu dot, baina kristal mota desberdinak: Translucidoa, opakoa eta gardena. Beraz plano mota horiekin jolau nahi dut, efektu desberdinak lortzeko, baina aldi berean barruko espazioa definituz.
Pentsatu dudana izan da barruko azala (kupulak+plano horizontala) kristal traslusidoz estaltzea, horri esker forma ulertuko zen eta gainera argia arazorik gabe sartuko zen espazioan. Bestalde, kanpoko azalean plano garden eta opakoen bitartez joko bat egingo nuen, eta horrela plano horrek sortzen dituzten itzalak, plano translusidoan proiektatuko ziren itzal joko bat sortuz. Barruan gaudelarik, eguzki izpien arabera itzalak aldatuz joango dira, eta barrurik guzti hori ikusiko da, espazioari aldakorra den izaera bat emanez. Egun berdinean sentsazio desberdinak sortuko dituen espazioa lortuko dugu, ez dozu inoiz jakingo zerekin aurkituko zaren.