Triangulazioaren ezaugarririk onena edozen forma lortu daitekela da, bai forma borobilak, bai forma lauak. Beraz gure helburu nagusia, espazio hartara sartzerakoan elizak sortzen zituen sentsazio edo gutxienez espazio horren pertzepzioa lortzea zen. Elizaren oina oinarritzat hartuz plano horizontal bat planteatu genuen, elizaren oinaren forma zuena eta bere baitan kupulak hartzen zituena.
Gure nahia itxitura eta egitura bat izatea da, triangulazioaren bidez sare jarrai bat lortzea, baina nola lortu? Gure maketan bi elementu horiek batzen dituen elementua = ZUTABEA da. Zutabeak dira batasun hori lortzen duten elementuak, dena sare bakarrara izatea ahalbidetzen dutenak. Kupulak bezala dekagono forma hartu dugu oinarritzat, bai itxituraren egitura, bai kupulak eta planoa zutabean bukatzen dute, lortu nahi genuen batasun puntua lortuz.
Estaldura eutsiko duen elementua egiterakoan forma zuzenak eta sinpleak erabiltzean pentsatu dugu, kupulen forma borobilarekin apurtzeko. Horretarako etxeetan erabiltzen den teilatu kobentzionalean inspiratu gara. Malda desberdinak dituzten bi isurietako 5 estalki proposatu ditugu. Estalki bakoitza kupula baten gainean dago planteatua, euren artean joko bat planteau dugu bolumetrikoki abetsatagoa izan dadin eta euren arteko jolasari esker argiarekin jokatu ahal izateko. Hona hemen hainbat argazki:
No hay comentarios:
Publicar un comentario