viernes, 5 de marzo de 2010

Maketa Zuloak eta Proposamen ideiak

Zulo hauetan aurrerago ikusi dugun bezala etxebizitzak dira. Proposamena egiterakoan pentsatu dut etxe mota anitzak egitea, gizartearen kolektibo konkretuei moldatzen direlarik. Horrez gain beste programa batzu sartzen ere pentsatu dut: Tabernak, jatetxeak...



Ideia zulo horietan kale sare bat sartzea da, ez betetzea azalera osoa masa batekin.
Sare horrekin lortu nahi dudana bolumen aniztasuna da, lehen aipatutako programa desberdinak sartu ahal izateko eta askotan kale batetik bestera konexio berriak egitea:


Bigarren etxe-irla honetan plazara ematen duen izkinari garrantzia eman nahi diot. Plazatxo bat izan arren, trantsito handia duen leku bat dela da, gune oso garrantzitsu bat, horren ondorioz bertan eraikin publiko bat jartzea pentsatu dut, Kultur etxea batik bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario