jueves, 22 de octubre de 2009

Klasean ikusitako filmak


Badirudi film hauek ez daukatela zerikusirik euren hartean, gai desberdinak tratatzen dituztelako. Baina nire ustez badaude bi faktore antzeko eta garrantzitsu:
MUSIKA ETA SENTSAZIOAK
Filme biak izugarrizko sentsazioak sortarazi didate, pentsatzera eraman didate. 'Hedwig and the angry inch' pelikulan gizon bat emakume sentitzearen sentimenduak agertzen dira, denoi gustatuko litzaiguke jakitea eta ulertzea nola sentituko den halako pertsona bat. Badaki gaur egungo munduaren %100 ez diola ulertuko eta kritikak eta begirada txarrak jasan beharko dituela bere bizitza osoan zehar, nahiz gaur egun gure mundua modernoaz eta ulerkorraz kalifikatu.
Beste alde batetik 'El cielo sobre Berlin' aingeruen istorioa da, inork ez ditu ikusten baina bai sentitu. Gaur egun guztiok pentsatzen dogu zeozer gehiago dagoela, ez naiz ari erlijioaz, baizik eta ZEOZER, hor dagoela zaintzen, begiratzen... Uste dut zeozer dagoela pentsatzearen beharra daukagula gizaki guztiok, berdur garelako geroan gertatuko denaz.
Niri gehiago gustatu zitzaidan Hedwig-ena, musika izugarrizkoa iruditu zitzaidan, transmititzen duen musika, bere egoera aldarrikatzeko tresna. 'El cielo sobre Berlin' pixka bat astuna eta motela iruditu zitzaidan, baina musika ezinbestekoa.
Biak sentsazio asko sortzen dituzte eta horregatik asko gustatzen zait ostiraletan filmak ikustea, pertsona bezala hazten laguntzen dizulako, hainbat gaietan pentsarazten dizuelako.




miércoles, 14 de octubre de 2009

Urs Fischer

Urs Fischer: Suizako artista, seguraski ez dozue ezagutzen, ni beste egunean ikusi nuen bere izena lehen aldiz, eta bere obraren hainbat argazki ikusi ondoren nor zan eta zer egiten zuen begiratzea erabaki nuen. Badago jendea bere obrari buruz hitz egiten dutela, hurrengoa esanez:

' Tiene obras poderosas, en las que trata de cambiar la naturaleza de lo que le rodea, a veces a través de la fuerza bruta y la destrucción, para buscar algo más íntimo que su apariencia exterior. '

' No escatimando esfuerzos en su trabajo, rompiendo, cortando, destrozando, transportando la naturaleza a espacios cerrados, dejando lo que le rodea convertido en un caos, para mí de gran belleza. '

Artista honen obra bloggean publikatu dot artista honen hainbat obra ikusterakoan egin behar dugun proiektua burura etorri zaidalako. Egia da inoiz ez nazela egon arte sakroko museo batetan, baina aztarna horiek erakusteko eraikin bat egin behar zela entzun nuenean nire burura halako zerbait etorri zan. Kontextuz kanpoko elementuak, hau da, egun baten monastegi eta bizimodu bat erakusten zuena, espazio pertzepzio bat zuena, beste eraikin eta espazio baten barne sartu behar zan, nire buruan izugarrizko inpaktua sortuz, hurrengo argazkien antzera, zerikusia ez duten bi espazio bateratzea, nire ustez: impaktu bisuala:






jueves, 1 de octubre de 2009

Niretzak arkitekturaren funtsa proiektuak dira, eta beste guztia proiektu on bat aurrera eramateko tresnak, gero eta gehiago jakin, gero eta proiektu aberatsagoak lortuko dira. Proiektua gero eta aberatsagoa izan, proiektu hobea, eta hori da arkitektuen helburua, funtzionatzen duten proiektu on eta aberatsak sortzea.
Aurten nire proiektatzeko mugak zabaltzea daukat heburu lez, gehiago ikastea, proiektatzerakoan gauza gehiago egin ahal izateko. Proiektatzekoan eskala handiagoko proiektuei beldurra kentzea gustatuko litzaidake, baita ere etxebizitzak ez diren beste eraikin motak lantzea. Orainarte badirudi arkitekturaren sinonimorik garrantzitsuena etxebizitza dela, eta horrez gain ez dagoela besterik. Horregatik aurten eraikin publikoak lantzea egokia irudituko litzaidake denok ikusteko arkitektura ez dela soilik etxebizitza, arkitekturak izugarrizko aukerak ematen dituela, eta etxebizitza aukera guzti horien barruan soilik beste bat dela.