Badirudi film hauek ez daukatela zerikusirik euren hartean, gai desberdinak tratatzen dituztelako. Baina nire ustez badaude bi faktore antzeko eta garrantzitsu:
MUSIKA ETA SENTSAZIOAK
Filme biak izugarrizko sentsazioak sortarazi didate, pentsatzera eraman didate. 'Hedwig and the angry inch' pelikulan gizon bat emakume sentitzearen sentimenduak agertzen dira, denoi gustatuko litzaiguke jakitea eta ulertzea nola sentituko den halako pertsona bat. Badaki gaur egungo munduaren %100 ez diola ulertuko eta kritikak eta begirada txarrak jasan beharko dituela bere bizitza osoan zehar, nahiz gaur egun gure mundua modernoaz eta ulerkorraz kalifikatu.
Beste alde batetik 'El cielo sobre Berlin' aingeruen istorioa da, inork ez ditu ikusten baina bai sentitu. Gaur egun guztiok pentsatzen dogu zeozer gehiago dagoela, ez naiz ari erlijioaz, baizik eta ZEOZER, hor dagoela zaintzen, begiratzen... Uste dut zeozer dagoela pentsatzearen beharra daukagula gizaki guztiok, berdur garelako geroan gertatuko denaz.
Niri gehiago gustatu zitzaidan Hedwig-ena, musika izugarrizkoa iruditu zitzaidan, transmititzen duen musika, bere egoera aldarrikatzeko tresna. 'El cielo sobre Berlin' pixka bat astuna eta motela iruditu zitzaidan, baina musika ezinbestekoa.
Biak sentsazio asko sortzen dituzte eta horregatik asko gustatzen zait ostiraletan filmak ikustea, pertsona bezala hazten laguntzen dizulako, hainbat gaietan pentsarazten dizuelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario