Niretzak arkitekturaren funtsa proiektuak dira, eta beste guztia proiektu on bat aurrera eramateko tresnak, gero eta gehiago jakin, gero eta proiektu aberatsagoak lortuko dira. Proiektua gero eta aberatsagoa izan, proiektu hobea, eta hori da arkitektuen helburua, funtzionatzen duten proiektu on eta aberatsak sortzea.
Aurten nire proiektatzeko mugak zabaltzea daukat heburu lez, gehiago ikastea, proiektatzerakoan gauza gehiago egin ahal izateko. Proiektatzekoan eskala handiagoko proiektuei beldurra kentzea gustatuko litzaidake, baita ere etxebizitzak ez diren beste eraikin motak lantzea. Orainarte badirudi arkitekturaren sinonimorik garrantzitsuena etxebizitza dela, eta horrez gain ez dagoela besterik. Horregatik aurten eraikin publikoak lantzea egokia irudituko litzaidake denok ikusteko arkitektura ez dela soilik etxebizitza, arkitekturak izugarrizko aukerak ematen dituela, eta etxebizitza aukera guzti horien barruan soilik beste bat dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario