
jueves, 29 de abril de 2010
viernes, 5 de marzo de 2010
Maketa Zuloak eta Proposamen ideiak
Zulo hauetan aurrerago ikusi dugun bezala etxebizitzak dira. Proposamena egiterakoan pentsatu dut etxe mota anitzak egitea, gizartearen kolektibo konkretuei moldatzen direlarik. Horrez gain beste programa batzu sartzen ere pentsatu dut: Tabernak, jatetxeak...








Ideia zulo horietan kale sare bat sartzea da, ez betetzea azalera osoa masa batekin.
Sare horrekin lortu nahi dudana bolumen aniztasuna da, lehen aipatutako programa desberdinak sartu ahal izateko eta askotan kale batetik bestera konexio berriak egitea:
Sare horrekin lortu nahi dudana bolumen aniztasuna da, lehen aipatutako programa desberdinak sartu ahal izateko eta askotan kale batetik bestera konexio berriak egitea:

Bigarren etxe-irla honetan plazara ematen duen izkinari garrantzia eman nahi diot. Plazatxo bat izan arren, trantsito handia duen leku bat dela da, gune oso garrantzitsu bat, horren ondorioz bertan eraikin publiko bat jartzea pentsatu dut, Kultur etxea batik bat.

Logroño - Donejakue Bidea
Logroñon dauden 'Zuloak' aztertzen baditugu bi kaleen inguruan kokatzen direla esan daiteke San Nicolas kalea eta Ruavieja Kalea (Donejakue bidea).

Beraz proposamena egiterakoan ibiltariaren beharretan pentsatu dugu, programa jarrai bat eta ibiltarientzat mesedegarria den ibilbide bat lortzeko helburuarekin.


Beraz ibiltari bat, hiri batera heltzen denean, egiten duen lehenengo gauza motxila kentzea da, baita zaldiz edo bizikletaz badoa, horiek uzteko puntu bat aurkitu.
Gero informazio puntura doa, hiriaz jakiteko, eta gauzak non dauden jakiteko.
Ondoren higiene pertsonala dator, ibilbide luzearen ondorioz egokiena izango litzateke.
Amaitzeko atsedena etorriko zen, erlaxatzeko denbora eta lo egiteko denbora, hurrengo eguneko etaparentzat indarrak berreskuratzeko.
Puntu hauek ezagututa, hona hemen gure proposamena: Gure ibilbidea aurrerago aipatutako bi kaleak batzen ditu programaren bidez, eta azaldutako beharrak eskeintzen dizkio ibiltariei aurrera joan ahala:

miércoles, 10 de febrero de 2010
Josh Graham









Argazkilari honen obra ikusgarria iruditu zait. Leku dramatiko eta abandonatuak aukeratu ditu bere argazkiak egiteko. Helburua leku dramatiko horietan sartzen den argi naturala aztertzea da, leku horiek dituen bakartasuna eta misterioa areagotuz. Argi sarrera hauek forma geometrikoetara limitatzen dira, espazioei izaera berezi bat emanez.
Asko gustatu zait argazkilari honen lana espazio hutsak beti asko erakarri didatelako, hau da, leku horiek lehen bizitza izan dutela pentsarazten dit, interes handikoa direla iruditzen zait.
viernes, 5 de febrero de 2010
jueves, 17 de diciembre de 2009
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




















