domingo, 13 de diciembre de 2009

Museoaren antolaketa


1- Eraikin nagusia: Harrera + Denda + Jatetxea
2- Hitzaldi eraikina: Hitzaldi gelak + Gela tenporalak
3- Eskultura eraikina: Eskultura + Erretaula gela
4- Pintura eraikina: Pintura
5- Arkitektura eraikina: Arkitektura + Errestaurazio gela
6- Ofebreria + Ohial eraikina
7- Eraikin administratiboa: Bulegoak + Biltegia







viernes, 11 de diciembre de 2009

Ariketa txikia

Aurreko ideiarekin jarraituz, bi azal planteatu nahi ditut:

1- Barrukoa: Forma kurboak eta transluziodoa
2- Kanpoko azala: Koloreak, opako eta trasparente, gainazal lauak

Barruko gainazabal plantatzeko tupper-etan pentsatu dut, baina hobeto tupper handi bat. Tupper handia diñodanean plastikozko kaxa handi batez ari naz, arropa gordetzeko, edo favbriketan piezak eramateko erabiltzen direnak. Hauek alboetan biribildura bat daukate, eta horretaz baliatuko naz goiko gainazala egiteko.






















Kanpoko azala berriz metrakilatozko xaflekin egitea pentsatu dot, enpresa bat aurkitu baitut nire kasura oso ondo egokitzen diren plantxak egiten dituztenak:

Lotura honen bidez nahi dozun plantxak dituzte, sandwich motakoak. Nahi dozun kolore eta tamaina, baita barruko sandwicha izango duen forma.








Barruan sortuko zen efektua argi eta kolore joko bat izango zen, ni espazio hori imaginatzen dudadenean aurora borealaren irudia etortzen zait burura:



jueves, 10 de diciembre de 2009

Ariketa nagusia

Museo baten pentsatzen dudanean ibilbide bat etortzen zait burura, ibilbide luze bat. Museoan sartu eta berdin da aspertuta edo liluratuta zauden, ibilbidea amaitu behar dozu museotik irten ahal izateko.
Nire ustez hori arazo bat da, bisitaria derrigortzea da, beraz nire museoa zatitzea erabaki dot, ibilbide txikiak proposatuz, ibiltaria aukera dezake zenbat ikusi eta noraino heldu, araurik gabe, malgutasunez.
Horretarako aurrerago proposatutako ideiarekin jarraituko dut, harresiaren haustura. Nire helburua harresia egon zelaren erreferentzia bat lortzea da, jarraitasun hori lortzea bolumen zatituen bidez, baina aldi berean bolumenen kokapenaz baliatuz gune eta espazio bereziak lortu.



Bolumen bakoitzak museoaren zati bat dauka bere barne, horrela bisitariak zer ikusi nahi duen aukeratu ahal du guztia ikusi beharrean. Bolumen nagusi bat izango dugu, erdian okertuta dagoena. Bolumen hori izango da dena antolatzen duena, besteak hauen menpe egongo dira, forma eta materian desberdina izango baitu. Besteak nahiz eta tamaina eta forma desberdinekoak izan, hizkuntza berdinarekin eraikiko dira. Hobeto ulertzeko hona hemen bolumenen irudi batzuk:

















martes, 8 de diciembre de 2009

Harresiaren hausketa

Harresiaren kontzeptuarekin apurtu, berrinterpretazio berri bat eman harresiaren kontzeptuari.

Harresi modernoa = Eraikina = Batasuna= Harresi transparentea




Orainarte harresiz hitz eginten dogunean defentza elementuaz ari gara, banatzen duen elementu sendo eta gogorra, zeharkatzeko arazo bat suposatzen duena. Eskuetan dogun proiektuari begiratzen badiogu, nahiz eta XIX. mendean egin zen harresi horren aztarna soil batzuek geratu, muga hor geratu da. Alde batetik Ebro ibaia eta inguruneak daude, eta beste alde batetik hiria. Tarteko elementua harresi metaforikoa. Horregatik kontzeptu hau nirea egitea pentsatu dot, harresia berrinterpretatu nire helburua lortzeko : BATASUNA.
Horregatik harresiaren hausketaren metafora plantatzen dot, harresi transparente bat lortu izateko. Horretarako nire museoaz baliatuko naiz, eraikina 'harresi' transparente eta arin bat izango bailitzan.











jueves, 26 de noviembre de 2009

Gogoeta

Helburua = Natura eta hiria batu.
Bi elementu nagusi hauen artean dagoen elementua = Harresia
Harresia banatzeko elementu lez erabili ezean = Erlazioa, harremana.
Harresia = Ibilbidea= Eraikina
Eraikina = Organikoa = Integrazio elementua

Natura + hiria = Harresia
Harresia proiektuaren funtsa, erlazioa eta eraikina osotuko duena, alde batzuetan eraikinaren fatxada propioan bihurtuz, besteetan eraikina zeharkatuz, eta hiria eta naturari erantzuna emanez.





Itxituraren hausnarketa

Itxitura pentsatzerakoan burura heldu zitzaidan lehen elementua argia izan da. Nola sartu argia espazioan, sortuko dituen efektuak, sentsazioak...etab. Eraikinetan beti pentsatzen diren gauzak dira, argia ia beti da protagonista, beraz ni hausnarketa horri buelta ematea erabaki dot, garrantzia eta hausnarketa kontrako bidean bideratuz: ITZALAK




















Mozketak ikusterakoan, bi azal desberditzen dira. Alde batetik barruko azala dago, espazioari izaera emango diona eta elizaren errepensentazioa ahalbidetuko duena. Itxituran pentsatzerakoan kristala erabiltzea pentsatu dot, baina kristal mota desberdinak: Translucidoa, opakoa eta gardena. Beraz plano mota horiekin jolau nahi dut, efektu desberdinak lortzeko, baina aldi berean barruko espazioa definituz.

Pentsatu dudana izan da barruko azala (kupulak+plano horizontala) kristal traslusidoz estaltzea, horri esker forma ulertuko zen eta gainera argia arazorik gabe sartuko zen espazioan. Bestalde, kanpoko azalean plano garden eta opakoen bitartez joko bat egingo nuen, eta horrela plano horrek sortzen dituzten itzalak, plano translusidoan proiektatuko ziren itzal joko bat sortuz. Barruan gaudelarik, eguzki izpien arabera itzalak aldatuz joango dira, eta barrurik guzti hori ikusiko da, espazioari aldakorra den izaera bat emanez. Egun berdinean sentsazio desberdinak sortuko dituen espazioa lortuko dugu, ez dozu inoiz jakingo zerekin aurkituko zaren.


miércoles, 25 de noviembre de 2009

Maketa egiterakoan egindako gogoetak eta eraikuntza

Kupulak planteatu ondoren hauen arteko lotura nola planteatzea pentsatu genuen.

Triangulazioaren ezaugarririk onena edozen forma lortu daitekela da, bai forma borobilak, bai forma lauak. Beraz gure helburu nagusia, espazio hartara sartzerakoan elizak sortzen zituen sentsazio edo gutxienez espazio horren pertzepzioa lortzea zen. Elizaren oina oinarritzat hartuz plano horizontal bat planteatu genuen, elizaren oinaren forma zuena eta bere baitan kupulak hartzen zituena.



















Gure nahia itxitura eta egitura bat izatea da, triangulazioaren bidez sare jarrai bat lortzea, baina nola lortu? Gure maketan bi elementu horiek batzen dituen elementua = ZUTABEA da. Zutabeak dira batasun hori lortzen duten elementuak, dena sare bakarrara izatea ahalbidetzen dutenak. Kupulak bezala dekagono forma hartu dugu oinarritzat, bai itxituraren egitura, bai kupulak eta planoa zutabean bukatzen dute, lortu nahi genuen batasun puntua lortuz.
















Estaldura eutsiko duen elementua egiterakoan forma zuzenak eta sinpleak erabiltzean pentsatu dugu, kupulen forma borobilarekin apurtzeko. Horretarako etxeetan erabiltzen den teilatu kobentzionalean inspiratu gara. Malda desberdinak dituzten bi isurietako 5 estalki proposatu ditugu. Estalki bakoitza kupula baten gainean dago planteatua, euren artean joko bat planteau dugu bolumetrikoki abetsatagoa izan dadin eta euren arteko jolasari esker argiarekin jokatu ahal izateko. Hona hemen hainbat argazki:




domingo, 8 de noviembre de 2009

Maketaren ideiak eta hasierako eraikuntza


Triangulazio sistema erabiliz erakutsi nahi duguna mota guztietako fomak lortu daitezkela da: Plano zuzenak, kupulak, plano kurboak... Maketa hau aukeratzekoan Frankfurt-en dagoen Fuksas-en erakin hau da:

















Elizaren aproximazioa egiteko kupula geodesikoak egitea erabaki dugu. Baina lan honen helburu nagusia dena osotasun bat bezala interpretazea da, ez 5 kupula geodesiko zutabe batzuekin eustea. Dena bat izango da, cesta bat bailitzan. Beraz kupulak eutsiko duen egitura era itxiturak hartuko duen formaren egitura berdina izango da. Triangulazioa erabiliko dugu egitura jarraia lortzeko eta forma lortzeko. Badakigu zaila izango dela, baina posiblea dela pentsatzen dugu. Hemen dago maketa egiteko hasierako pausoak:




































Logroño: Eraztun kulturala

Eraztun honen bidez Logroño potentziatu nahi dugu. Ez da izago baten egiten duzun bidea eta ezagutzen duzuna, bide aldakorra izango da, gauza desberdinak gertatuko dira eta hilabetero edo astero aldatuko dira.


Hau lortuz bideari garratzia emango zaio, eraikinak gehituz, horrela Logroño hasten denean bide hori kontutan izango dute hirian guztiz integratuta geratuz. Oso malgua da proiektua beraz museoa planeatzerakoan eraztunaren inguruan egin daiteke.

Hau da gure proposamena:
Eraztuna = Arte






jueves, 22 de octubre de 2009

Klasean ikusitako filmak


Badirudi film hauek ez daukatela zerikusirik euren hartean, gai desberdinak tratatzen dituztelako. Baina nire ustez badaude bi faktore antzeko eta garrantzitsu:
MUSIKA ETA SENTSAZIOAK
Filme biak izugarrizko sentsazioak sortarazi didate, pentsatzera eraman didate. 'Hedwig and the angry inch' pelikulan gizon bat emakume sentitzearen sentimenduak agertzen dira, denoi gustatuko litzaiguke jakitea eta ulertzea nola sentituko den halako pertsona bat. Badaki gaur egungo munduaren %100 ez diola ulertuko eta kritikak eta begirada txarrak jasan beharko dituela bere bizitza osoan zehar, nahiz gaur egun gure mundua modernoaz eta ulerkorraz kalifikatu.
Beste alde batetik 'El cielo sobre Berlin' aingeruen istorioa da, inork ez ditu ikusten baina bai sentitu. Gaur egun guztiok pentsatzen dogu zeozer gehiago dagoela, ez naiz ari erlijioaz, baizik eta ZEOZER, hor dagoela zaintzen, begiratzen... Uste dut zeozer dagoela pentsatzearen beharra daukagula gizaki guztiok, berdur garelako geroan gertatuko denaz.
Niri gehiago gustatu zitzaidan Hedwig-ena, musika izugarrizkoa iruditu zitzaidan, transmititzen duen musika, bere egoera aldarrikatzeko tresna. 'El cielo sobre Berlin' pixka bat astuna eta motela iruditu zitzaidan, baina musika ezinbestekoa.
Biak sentsazio asko sortzen dituzte eta horregatik asko gustatzen zait ostiraletan filmak ikustea, pertsona bezala hazten laguntzen dizulako, hainbat gaietan pentsarazten dizuelako.




miércoles, 14 de octubre de 2009

Urs Fischer

Urs Fischer: Suizako artista, seguraski ez dozue ezagutzen, ni beste egunean ikusi nuen bere izena lehen aldiz, eta bere obraren hainbat argazki ikusi ondoren nor zan eta zer egiten zuen begiratzea erabaki nuen. Badago jendea bere obrari buruz hitz egiten dutela, hurrengoa esanez:

' Tiene obras poderosas, en las que trata de cambiar la naturaleza de lo que le rodea, a veces a través de la fuerza bruta y la destrucción, para buscar algo más íntimo que su apariencia exterior. '

' No escatimando esfuerzos en su trabajo, rompiendo, cortando, destrozando, transportando la naturaleza a espacios cerrados, dejando lo que le rodea convertido en un caos, para mí de gran belleza. '

Artista honen obra bloggean publikatu dot artista honen hainbat obra ikusterakoan egin behar dugun proiektua burura etorri zaidalako. Egia da inoiz ez nazela egon arte sakroko museo batetan, baina aztarna horiek erakusteko eraikin bat egin behar zela entzun nuenean nire burura halako zerbait etorri zan. Kontextuz kanpoko elementuak, hau da, egun baten monastegi eta bizimodu bat erakusten zuena, espazio pertzepzio bat zuena, beste eraikin eta espazio baten barne sartu behar zan, nire buruan izugarrizko inpaktua sortuz, hurrengo argazkien antzera, zerikusia ez duten bi espazio bateratzea, nire ustez: impaktu bisuala: